XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orhiko mendia elurrez jauntzia Beloketik neguan zoin ikusgarria....

Gizona mendia iduri, bere asmu eta ametsetan miresgarri.

Bihotz, buru eta eskuez nahi du indar egin, denak gorago eta aintzinatuz doatzin.

Mendia ikusgarri, beti zeru alderat ari.

Bainan mendia mendi.

Gizona ere gizon: bere buruaren berri, bere asmu eta ametsen berri jakin, bainan zoin neke zaion batetaratzea bertzekin.

Nahi bezein gora izanik ere, zeruraino mendirik igan ez daiteke.

Uste bezein gizon argituak izanik ere, gizonak elgarren beharretan dire.

Gizonak bere ikus-moldean gogortzen, tematzen, sutzen direnean, ez daiteke izan ez batetaratzerik, ez eta argi osorat heltzerik.

Zeruko Harek gaitzazke bakarrik bat egin eta argi beterat, egia osorat Hel-araz elgarrekin.

Nola jakin, adiskiden batasunean ariz, xuxen ote goazin?.

Nola jakin Kristo Jauna ari denez gurekin?.

Adiskidez bertzekin
etsaitzen duen
elgarren batasuna:
ez da Kristok emana.